XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ONDO LO EGITEKO BIDE NATURALAKGaueko atsedena funtsezkoa da osasun ona, bai fisikoa zein gogozkoa, mantentzeko. Ezin ahaztu lorik eza ezbehar askoren kausa dela arreta eta erreakzio ahalmenari eragiten diolako. Nahiz eta pertsona guztiek loaldi bera ez duten behar, loaldi orduen batazbestekoa eguneko sei eta zortzi orduren artean dabil.
LO ONALoak hartzeko zailtasunak direlarik eta kausa zehatza ez jakitean, funtsezkoa da lo gelari, zehazki oheari erreparatzea. Koltxoia eta burukoa atsedenerako egokiak dira? Koltxoiak ez du gogorregia ezta bigunegia izan behar.
Burukoak ez du altuegia egon behar; lumazko kojinak egokienak dira atseden ona izateko. Ohearen norabidea funtsezkoa izan daiteke. Gizakia iman bat baldin bada, bere atsedenean lurreko jario energitikoaren norabide berean egon beharko du. Energia hori iparretik hegora doa, oheak norabide horretan egon beharko du beraz.
Esaera zaharrek abisatu egiten dute atsedenean gauden artean organismoaren oxigenazioak daukan garrantziaz.
Siesta famatua, Espainian eta eskualde mediterraneotan hain tradizionala dena, osasungarria da abusatzen ez bada. Gauaz loak hartzeko arazoak izanez, hobe ez egitea.
Hala ez bada, hogei minutuz baino gehiago ez luzatzea gomendatzen da. Lo kuluska txiki hori onuragarria da ezkerreko saihetsaren gainean eta burua apur bat gora edukiz gero.